❗️Para poder utilizar Verkami debes hacerlo desde otro navegador. Instala o entra desde: Microsoft Edge, Chrome o Firefox. Microsoft ha dejado de actualizar el navegador Internet Explorer que estás utilizando y ha dejado de ser compatible con la mayoría de sitios web.

Ttalaka.org

Ttalaka hitza hiztegitik kanpo dago egun baina zera esan nahi zuen: 1. Berritsua 2. Zintzarria. Eta gu hortara gatoz, sarean zarata pixka bat egin eta zuek guztiak euskaraz eta kulturaren inguruan berriketan jartzera. Aisialdia euskaraz bizi nahi? Ba egin bat gurekin!

Ttalaka Kultur Elkartea

Un proyecto de

Categoría

Creado en

0
segundos
19
Aportaciones
1.005€
De 1.000€
Aporta al proyecto

Escoge tu recompensa

Apóyalo con una donación

Aporta sin recompensa
Haz una donación altruista al proyecto sin recibir ninguna recompensa a cambio:

Ttalaka Kultur Elkartea irabazi asmorik gabeko elkarte donostiarra da. Euskara eta Euskal Kulturaren sustapenean lan egiten dugu, eskola zein lanetik kanpo euskaraz bizi nahi duen orori aukerak errazteko asmoz.

Proiektu berri honekin , bai euskarak, zein euskal kulturak sarean duten presentzia handitu eta teknologia berrien bitartez hauen kontsumoa sustatu nahi dugu. Hori dela eta webgune berri bat sortzen gabiltza www.ttalaka.org domeinupean. Bertan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroan euskaraz burutzen diren ekintza kulturalen inguruko informazio guztia biltzen saiatuko gara.

Webgune parte hartzaile bat sortu nahi dugu. Bertako eduki guztiak sare sozialen bitartez partekatzeko aukera eskainiko dugu, baita iruzkintzeko ere. Bisitariak edukiak proposatzera animatu nahi ditugu, gure atal ezberdinetan euren interesekoa den informazioa topa dezaten, horretarako atal berezi bat sortuz. Zuek ere proiektu honen parte izan zaitezten nahi dugu!

ZER AURKITUKO DUZU TTALAKA.ORG-N?

Webgunea sei atal ezberdinez osaturik egongo da eta internetera sarbidea duen edozein gailuetatik bisitatu ahalko da. Webgunean sartu orduko atal bakoitzaren azken edukiak laburbildurik topatuko dituzue. Hauek dira bertan topatuko dituzuenak:

  • Agenda Kulturala: Atal honetan egunez egun lurralde bakoitzean goza ditzakezuen ekintza edota ekitaldi kulturalen zerrenda topatuko duzue. Zerrenda lurraldeka eta ekintza bakoitzari dagokion kultur diziplinaren arabera sailkaturik . Ekintza bakoitzaren laburpen txiki bat azalduko zaizue, baina bertan sakatu eta informazio guztia eskainiko zaizue (lekua, ordua, deskribapena, sarreren salneurria eta non erosi…)

  • Ttalakariak: Euskal Kulturaren aurpegi esanguratsuei eginiko elkarrizketak esakiniko dizkizuegu, bideo formatuan aurkeztuko dizkizuegunak. Aktore, abeslari, idazle, sukaldari, dantzari, margolari eta beste lanbide askok osatzen duten zerrenda luze bat. Bere lanagatik geure kulturan nabarmentzen den orok izango du lekua bertan.

  • Erreportajeak: Kultur arloko ekintza, mugimendu, ekitaldi edota kolektiboen inguruan bideo erreportajeak egingo ditugu, beti ere hauetan euskaraz lan egiten bada. Helburua Euskal Herriko kultur esparrua sakonago ezagutzea da.

  • Blogak: Proiektu honen baitan, kultur diziplina ezberdinen inguruko blogez osaturiko blog sare bat sortu dugu. Bertan musika, arte eszenikoak, sukaldaritza, moda, zuk zeuk egin, bertsoak, informatika, bideojokoak, diseinu grafikoa, zinea eta diasporan dauden euskaldunen bizipenak aurkituko dituzue besteak beste. Eta ez dira edonolako blogariak izango, alor hauetako profesionalak edota bere egunerokotasunean gai hauek lantzen dituzten pertsonek jorratuko dituzte blogak. Zeintzuk izango diren? Ba Aitziber Garmendia, Ibon Fernandez, Dorleta Urretabizkaia, Arkaitz Gartziandia, Egoitz Sanchez, Sara Cozar, Urko Egaña eta askoz gehiago!

  • Ttalaka: Atal korporatiboa izango da hau. Proiektu honen atzean nor dagoen eta elkarteak egiten duen lanaren inguruko informazioa eskainiko dizuegu.

  • Harremana: Atal honen bitartez gurekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu. Zalantzak argitzeko, agendarako ekitaldi berrien informazioa bidali, elkarrizketa eta erreportajeentzako gaiak iradoki...

ZERTARA BIDERATUKO DITUGU ZUEN EKARPENAK?

Verkami bidez lortutako dirua proiektu hau gauzatzeko behar dugun aurrekontuaren zati txiki bat eta diru hau proiektuak sortutako gastuak kitatzeko erabiliko da: Webgunearen diseinua, behar teknikoak, behar fisikoak….

EGUTEGIA

Proiektua martxorako martxan egotea espero dugu. Proiektua martxan jartzeak eskatzen digun esfortuz eta denbora guztia kontuan izanda, mezenasen sariak gutxinaka banatuko ditugu, baina maiatzerako guztiak banaturik izatea espero dugu.

JARRI GUREKIN HARREMANETAN
Facebook
Twitter

E-mail: [email protected]

Preguntas frecuentes

Aún no hay ninguna publicada.

¿Tienes alguna otra duda o pregunta?

Pregunta al autor/a

0 comentarios

Si ya eres mecenas, Inicia sesión para comentar.

Utilizamos cookies propias esenciales para poder ofrecer nuestro servicio y de terceros para poder conocer el uso de la página. Política de cookies