3TimesRebel Press (3TR) argitaletxe independientea da, Eskozian sortua, hizkuntza gutxituetan (katalanez, euskaraz, galizieraz, Eskoziako gaelikoaz, galesez…) idaztea aukeratzen duten autore konprometitu eta talentsuen lanak ingelesera itzultzeko helburuarekin.
Argitaratuko ditugun lehen bi itzulpenak katalanetik eta euskaratik izango dira: Núria Bendichoren Terres Mortes ospetsua (ingelesera Dead Lands bezala itzulia) eta euskal fikzio garaikidearen erreferentziazko lan bat: Katixa Agirreren Amek ez dute (ingelesera Mothers Don't bezala itzulia).
Mothers Don’t, euskarazko literatura garaikidearen erreferentziazko titulua, thriller eta kazetaritza kronika baten erdibidean dago. Amatasunak dakarren arbasoen erruari buruzko eleberri indartsua. Orain ingelesez goza dezakezu Kristin Addisen itzulpenari esker.
Hemen duzu esteka, lehen kapitulua irakurri nahi baduzu...
Dead Lands, La Vanguardiak '2021eko urteko liburu katalana' aukeratua eta Llibreter eta Òmnium sarien finalista, unibertso atabiko bat zabaltzen duen narrazio kaleidoskopikoa da, eta, unibertso horretan, jatorri basati batek, bi heriotzak eta sekretu ilun batek lotzen dituzte pertsonaiak.
Maruxa Relañok eta Martha Tennentek egindako ingeleserako itzulpen bikainaren aurrerapen bat irakurri nahi baduzu, hurrengo estekatik sartu besterik ez duzu egin behar...
Enric Jardík ederki diseinatu ditu bi liburuak, eta Anna Pontek ilustrazio deigarriak egin ditu. Inprimaketa Cornuallesen / Erresuma Batuan egingo da (karbono aztarna gutxitu eta tokiko enpresei laguntzeko), kalitate handiko krema papera erabiliz, 80 gramokoa eta FSC® ziurtagiria duena. Akabera ederra izango dute, azal-hegalekin eta Wibalin paperarekin.
3TRko lan guztiak bezala, status quo-a zalantzan jartzen duten historio bikainak eta hunkigarriak dira, eta askoz gehiago hitz egin nahi ditugun gaiei (amatasunaren alde iluna, patriarkiaren pisua, botere gehiegikeria, osasun mentala, menopausia...) ikusgaitasuna ematen diete.
Gure liburuak Erresuma Batuko liburu-denda nagusietan salduko dira (paper formatuan), baita munduko edozein lekutan (formatu digitalean).
Eta erronka hori nahiko handia ez bada, guzti hau etikoki egin nahi dugu ere (gure kolaboratzaileei behar den bezala ordainduz eta bizi garen komunitatean, emakumeei askatasunez eta duintasunez bizitzen laguntzen dieten proiektuei laguntza emanez), horrela Erresuma Batuko bidezko merkataritzako lehenengo argitaletxea bihurtzeko.
Liburu bakoitza argitaratzeak 10.000 euroko gutxieneko kostua du, eta helburu dugu urtean bost liburu argitaratzea.
Txikia baina asmo handikoa jaio da Britania Handiko argitalpen munduan erreferente izan nahi duen gure proiektua, eta zure laguntza behar dugu, proiektu hau martxan jartzeko. LAGUNDUKO DIGUZU?
NORTZUK GARA?
Bibiana Mas naiz. Katalana jaiotzez eta eskoziarra adopzioz. 3TimesRebel literaturarako nire zaletasunetik sortutako proiektu personala da, gehiegitan emakumeak ikustezin bihurtzen dituen eta ibilbide profesionala guztiz garatzen uzten ez digun mundu baten aurkako matxinadatik jaio den proiektua.
Jende talde zoragarri bat (konprometitua eta aparteko talentuduna) 3TimesRebel Press proiektuan parte hartzeko konbentzitzea lortu dut. Eta haien parte-hartzearekin, proiektuak sekulako arrakasta izango duela sinetsita nago.
- Gure autoreak: Katixa Agirre, Núria Bendicho, Flavia Company, Iolanda Batallé eta Empar Moliner.
- Gure itzultzaileak: Martha Tennent, Maruxa Relaño, Kristin Addis eta Laura McGloughlin.
- Edizio taldea: Greg Mulhern, Carme Bou eta Bibiana Mas.
- Diseinua, grafikoa eta ilustrazioa: Enric Jardí, Pópulo Antolín eta Anna Pont.
- Publizitatea eta marketina: Ramon Canals.
SARIEI BURUZ
Dead Lands eta Mothers Don’t-en lehen edizioa zure eskuetan edukitzen lehenetakoa izan nahi duzu?
Katalunian diseinu editorialean erreferentea den Enric Jardík sortuak eta Anna Pont artistak ederki ilustratuak, Terres Mortes ( Dead Lands ) eta Amek ez dute ( Mothers Don’t ) liburuen ingelesezko edizioak harribitxi editorial txikiak izango dira.
Zuk zeuk irakur ditzakezu aurretiko edizioko liburu hauek (liburuak – paperean edo formatu digitalean – jasoko dituzu Erresuma Batuan argitaratu aurretik) edo oparitu lagunei, senideei, bizilagunei, lankideei... literatura ingelesaren zaleei.
Badakigu denek ez dakitela ingelesez irakurtzen (edo agian ez dute inguruan egin dezakeen inor).
Horregatik, kolaboratzeko beste bide batzuk eskaintzen dizkizugu: produktu eta esperientzia esklusiboen formako sariak, edizio mugatuak, edo eskerrak 3TimesRebeli egindako ekarpenagatik. Zu ere 3 aldiz errebelde izatea nahi dugulako.
-3TimesRebel postalen paketea (3 postal): Anna Pont artistaren ilustrazioetan oinarritutako 3 pieza ikusgarri biltzen ditu. Lan hauek argitaletxearen eta Katixa Agirre eta Núria Bendichoren eleberrien izpiritu errebeldea jasotzeko enkarguz sortu dira.
-3TimesRebel botoien txapa bilduma esklusiboa: Katalunian erreferentziazko diseinatzaile grafikoa den Enric Jardík logo eder eta dotore bat sortu du 3TimesRebelen zutabeetan inspiratuta. Txapa bilduma honekin, aldarrikapenarekin bat egitea eta nahi duzun lekuan erakustea eskaintzen dizugu.
- 3TimesRebel tote poltsa, %100 bidezko merkataritzako kotoizkoa: 3TimesRebelen balore bereizgarrietako bat bidezko merkataritza da. Eta hori tote poltsa bikain honetan islatzea nahi dugu. 310 gramoko eta %100 ‘Bidezko Merkataritza’ko kotoiaz egindako poltsa hau argitaletxearen logotipoarekin eta kolorearekin, eta gure izpiritu errebeldea adierazten duen esaldi batekin zigilatua dator.
-Litografia esklusiboa, zenbakituta eta sinatuta: ‘Errebelde’ lanaren litografia errebelde eta esklusiboa, Gmund A4 papel delikatuan inprimatuta (Eco ziurtagiriduna y 300 gramoko %100 kotoizkoa), zenbatuta eta Anna Pont artistak sinatuta. Benetako artelana formato txikian.
Bazkaria egileekin: Katixa Agirre eta Núria Bendicho 3TRko egileak ezagutu nahi badituzu, haiekin arratsalde bat partekatzeko aukera eskaintzen dizugu bazkari batean, Bibiana Mas editorearekin batera eta beste mezenas batzuekin, espazio pribatua duen jatetxe batean (data eta lekua zehaztuko dira agendaren arabera).
Anna Pont formatu handian: Anna Ponten formatu handiko lanak erakutsi eta aintzatetsi dira, besteak beste, l’Arsenale de Venècian (Arte Laguna Saria 2011-2012), Shanghaiko Wilson Art Museumen (2. saria, Florence-Shanghai Sarian 2012-2013), Museo di storia Naturalle de Livornon (Combat Saria 2013), New Yorkeko Agora Galleryn (Agora Gallery Saria 2014) eta Milan Arts & Events Center a Milàn (2015). Orain Annak bere katalogoa zabaltzen digu 60x90 formatuko pieza paregabe horietako bat eskuratzeko aukera eskaintzeko (euskarri mistokoak, mihisean). Denak hartuko al zenituzke zuk ere?
ZER EGINGO DUGU ZURE EKARPENAREKIN?
Liburu bakoitzaren argitalpenak 10.000 eurotik gorako kostua du eta zure ekarpena liburuak finantzatzera bideratuko dugu.
Sorkuntza eta itzulpengintza bikainak: Egileak dira proiektuaren arima eta haiek zaintzeko eta haien talentua munduan zehar zabaltzen laguntzeko konpromisoa hartzen dugu. Literatura itzultzea lan ederra da, baina baita konplexua eta neketsua ere. Eta lan hori onartu eta behar den bezala ordaindu behar da.
Diseinu eta edizio zoragarriak: Liburu-denda britaniarren eskaintza oparoen artean nabarmentzeko, diseinu ikusgarri eta zoragarri bat behar genuen, eta Enric Jardík eta Anna Pontek aparteko lana egin dute. Horrez gain, edizio taldeak (neuk gidatuta, Greg Mulhern eta Carme Bou kolaboratzaile izanik) ordu asko eman ditu 3TimesRebeleko liburuak irakurtzea plazer bat izan dadin zentzu guztietan.
Ekoizpen arduratsua: Liburuak tokian inprimatzeak (milaka kilometrotara egin beharrean) ahalegin ekonomiko berezia suposatzen du, baina erabaki kontziente eta iraunkorra da eta horixe erabaki dugu.
Liburuez gain, gainerako sariek ekoizpen eta bidalketa kostua dute (Verkamiren komisioaz gain: bilketa osoaren %6.5a) eta asko lagunduko liguke zure ekarpenarekin ordaindu ahal izateak, kanpainaren kostu osoa horrela gutxituz.
EGUTEGIA:
Hau da gure egutegia:
Kanpainaren hasiera: maiatzaren 19an.
Kanpainaren amaiera: ekainaren 28an.
Pizgarrien banaketa: uztailaren 1. hamabostaldian.
Liburuen argitalpena Erresuma Batuan: uztailaren 14ean.
ESKERRIK ASKO ZURE LAGUNTZAGATIK. ESKERRIK ASKO ZU ERE HIRU ALDIZ ERREBELDE IZATEA ERABAKI IZANAGATIK.
Video's music by Dan Phillipson & clips by Pexels.
36 iruzkin
Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko
Bibiana Mas
Egilea
Moltes gràcies, Ingrid! 💜💜
Ingrid
Molta sort en aquest projecte tan interessant!💪🏻💪🏻💪🏻🥰🥰🥰🥰
llacuna
De part de la Beth, és una joia.
playita
Almost there!
Begoña Ferré Díez
Molta sort! Es un projecte molt xulo!
Bibiana Mas
Egilea
Tayo! Moltíssimes gràcies!!! 💜💜🐈⬛💜💜
Alejandro Lopez-Grado
Et desitjo tota la sort que et mereixes. O sigui, tota la del mon. Tayo
Bibiana Mas
Egilea
Moltes gràcies, Marta! 💜📚✊🏻
Marta Homs
Una empenta per un bon projecte. Fet!
Manuela Bosch Príncep
Molta Sort en un projecte ambiciós: Desitjant que creixi al llarg del temps!!!