Euskararen normalizazioan jauzi egitera goaz, euskaraz bizitzera goaz.
Iritzi zabaldua da euskararen aldeko lanak urrats berria behar duela. Euskarak behar du eta euskaltzaleok horren premian gaude. Behar horri erantzuteko, Euskal Herrian Euskarazek hausnarketa sakona burutu du azken urtean. Gogoetaren emaitza Euskal Herriaren berreuskalduntzean jauzia eman eta azken hamarkadetan euskararen alde egindako lana irabazpidean jartzeko proposamena da. Era berean, jauzi horretan ekarpen ahalik eta eragingarriena egin dezan EHEk bere jarduera eguneratzeko oinarria jarri du.
Gogoeta-prozesuaren emaitza Euskal Herri euskaldunari ateak ireki izeneko ponentzia sakon eta aberatsa izan da, beheko loturan eskuragarri duzuen ponentzia.
Zure diru-ekarpena zertan erabiliko dugu?
Orain, ponentzia horren laburpena liburuxka formatoan eta paperean inprimatuko dugu, herritarren, euskalgintzaren, elkarteen eta instituzioen artean banaketa handia egiteko. Era berean, euskal preso politiko bakoitzari ale bana bidaliko diogu. Lehen tirada batean 6.000 ale aterako ditugu. Liburuxkaren ezaugarriak hauek dira: 48 orri, A5 tamainan, portada koloretan, barruko orriak 2 koloretan eta grapatua.
Zure diru-ekarpenak liburuxka hori paperean eta tirada handian argitaratzen lagunduko digu eta EHEren ekarpena Euskal Herriko txoko guztietara zabaltzea ahalbidetuko digu. Gure hausnarketaren ondorioak ahalik eta euskaltzale gehienen eskuetara iristea nahi baitugu.
Honakoak dira liburuxkaren azala eta kontrazala:
Jasotako dirua honela banatzea aurreikusten dugu:
Liburuxkaren diseinua eta maketazioa: 150 euro.
Liburuxka inprimatzea: 1.200 euro.
Bidalketa gastuak: 450 euro.
Sarien gastuak: 400 euro.
Zergak eta egitasmoaren kudeaketa gastuak: 800 euro.
Hau da guk aurreikusten dugun gutxienekoa. Noski, hortik gorako gero eta diru-ekarpen handiagoa izan, gero eta liburuxka gehiago inprimatu ahal izango dugu, beraz, gero eta zabalpen handiagoa eman ahal izango diegu EHEren hausnarketei.
Sariak.
Zure diru-ekarpenaren trukean jasoko duzun saririk garrantzitsuena EHEren eta EHEko kideon konpromisoa izango da, Euskal Herri euskalduna erdietsi arte ahalegin betean jarraitzeko konpromisoa. Zure diru-laguntzarekin borborka ditugun ideiak aurrera eramateko dirua oztopo ez izatea ahalbidetuko diguzu.
Baina, horretaz gain, sari ukigarrien sorta prestatu dugu ere zure ekarpena eskertzeko. Hasteko, denek liburuxkaren kopia jasoko duzue.
Bestetik, EHEren material ezberdina izango duzue aukeran: kamisetak, Izan, egin, eragin dokumentalaren DVDa, pegatinak, pinak, ... Ekimena amaitzean materialaren aukera (kamiseta, oihalezko poltsa, ... ) hartuko duzuenekin harremanetan jarriko gara zehazki zer nahi duzuen eta neurriak zehazteko.
Sari bereziagoa Eñaut Aiartzaguena irudigilearen honako lamina duzue aukeran:
Eskerrak ematen dizkiogu Eñauti lamina hau eskaintzeagatik. Bere lanaren berri izan nahi izanez gero, Twitterreko @irribarrez edo Irribarrez loturaren bidez izan dezakezue.
Sari berezia ere Arbizuko Ekokanpineko etxe bioklimatiko batean 6 lagunek 2 gau (behe denboraldian) igarotzeko zozketa baterako zenbaki bat eskuratzea da. Irabazleak paraje ezin ederragoan asteburu bikaina igarotzeko aukera izango du lagun edo senideekin.
Elkarteentzako saria eskaintzen dugu ere. Diru-ekarpenaren truk liburuxka sorta jasotzeaz gain, Euskal Herriaren berreuskalduntzerako EHEk egiten duen proposamena azaltzeko hitzaldia eta bideo emanaldia emango dugu. Gogoetaren ondorioak aurkezteaz gain, ikuspegiak aberasteko iritzi-trukaketa moduan planteatzen dugu hitzaldia. Hitzaldia elkarteko kideentzat soilik edo publikoari irekia izan daiteke.
Sari bat ala beste aukeratu, jaso ezazu aldez aurretik gure esker ona!
Egutegi aurreikuspena.
Finantzaketa lortu orduko liburuxkaren banaketarekin hasiko gara. Horrekin batera eskatutako sarien banaketa egingo dugu ere. Dirua biltzeko epea amaituta zurekin jarriko gara harremanetan sariak helarazteko bide erosoena adosteko.
Euskal Herrian Euskarazen berri izateko:
http://www.euskalherrianeuskaraz.eus/
Twitter: @E_H_E
Facebook: @euskarazbizi
EHEren Izan, egin, eragin gogoetaren idazki osoa hemen duzue eskuragarri.
2 comentarios
Si ya eres mecenas, Inicia sesión para comentar.
Euskal Herrian Euskaraz
Autor/a
Gracias por tu oferta pero lo haremos con una imprenta con la que trabajamos habitualmente.
Un saludo
Rocío Martínez
Hola, Soy editora de Círculo Rojo y estaba interesada en contactar con vosotros para la edición de la publicación. Colaboramos con otros proyectos en Verkami y me gustaría que me enviase su email de contacto. Gracias de antemano. Saludos, Rocío